XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina amona, zuk esan didazu, itxura arruntekoak direla sorginak.

- Hori horrela bada, ezagutu ditzaket?.

- Entzun egin behar didak erantzun zidan amonak.

- Nik esandako guztia gogoratu behar duzu.

- Gero gurutzea bihotzean egin, errezatu... eta begi onez begiratu etorkizunari.

Osloko bere etxeko egongelan geunden eta ni prest nengoen ohera joateko.

Gortinak beti zabalik zeuden etxe hartan eta, leihoetan zehar, goitik behera geldiro erortzen ari ziren elur-maluta handiak nekuskien nik, galipota baino beltzagoa zen kanpoko espazioan.

Ene amona xahar-xaharra zen, zimurrez josita, gorputz handikoa, eta enkaje gris zetatsu bat zeraman gainean.

Hantxe zegoen eserita, erregina bailitzan, bere besaulkiaren zoko-moko guztiak betez.

Sagu bat ere ez zen sartuko haren ondoan.

Zazpi urte egin berriak, zoluan jarrita nengoen ni, haren oinen parean, kukubilko, pijama jantzita, bata eta zapatilekin.

- Zin egiten al didazu ez zatzaizkidala adarra jotzen ari?esaten nion nik.

- Zin egiten al didazu ez zabiltzala gezurretan?

- Entzun erantzuten zidan, bost haur ezagutu dizkiat nik gutxienez, egun batean, ez bat eta ez bi, desagertu eta geroztik azaldu ez direnak.

- Sorginek eraman zizkiaten.

- Zuk ni izutu nahi nauzu, besterik ez.

- Ez diat hiri berdin gertatzea nahi.

- Nik maite haut eta nirekin nahi haut.